XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIREN NESKUTZARI

Agurr, Miren, neskutza
Erru gabea,
Agurr, zorionezko
Ama nerea
Zure aurrera
Natorr gaurr auzpezturik
Abestutzera.

Orra, Amatxo laztana,
Zelai, baratzak,
Soro eta mendiyak...
Atzenik aitzak
Jantziyak dagoz
Lora ederrarekin
Ainbat nai margoz
.

Donkitzen dizkizute
Lurrun ta eztiya
Loreak; artzaitxoak
Bere abestiya;
Erreka ibayak
Iñoiz baño garbiro
Murmur alayak.

Urdin argiz jantziya
Zeru goitiya
Urdindurikan ere
Itxas guztiya
Diruditela
Zure soñekoari
Beira daudela.

Denak zerbait eskeintzen
Dizute, artzayak,
Mendi, soro, baratzak
Itxas ta ibayak
Denak eskari
On bat jasotzen dute
Miren deunari.

Au zan nere aberriya
Ama laztana
Eta abenda illezkorr bat
Orr bizi zana
Samin gabea
Jaun Bakarra zubela
Bere jabea.

Sarrtu ziran Ego'tik
Aize mindubak,
Lotu zuten uztarriz
Areriyuak,
Bere legeak
Urraturik eraman
Zitun aizeak.

Ez dira gaurr entsuten
Santso gozoak,
Iñoiz aditu oi ziran
Abestitxoak,
Illun jantziya
Dago nere aberri
Maitagarriya.

Azkatuitzazu, Miren,
Anai nereak,
Ekarritzazu ona
Gure legeak,
Eta azkatua
Izango da aberriya
Zoriontsua.

AZARRDUN

Donostian.